XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arkume batzuk hil egiten dira jaiotzerakoan.

Orduan, ardiamaren esnea beste arkume bati ematen dio artzainak edo-eta bestela gazta egiten du.

Ardi batzuk esnea ematerik ez dute nahi izaten, baina artzainek jakiten dute nola kendu.

Beste ardi batzuk ezin dira geldi egon jeitzi bitartean eta noiz edo noiz kaka ere egiten dute esnetara.

Artzainak pazientzia handia behar du ardiak jeizten diti ttikiak dituztelako.

Basoan dabiltzanean, urratu egiten zaizkie ditiak eta orduan kontuz ibili behar du ardiari minik ez emateko.

jeitzi: ardi eta behiei esnea kendu.